— Fisika —

        Pedro Miguel Etxenike

       BIOGRAFIA:

        Batxilergoko lehen ikasturteak Izaban egin zituen. Ongi ulertzen eta oroimena lantzen              ikasi zuen han. 

Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/UHU) egiten du bere irakaslana egun, eta han   Materia Kondentsatuaren  Fisikako katedraduna da. Itzal handiko aldizkari zientifikoetan 300en bat lan argitaratu

ditu gai horiei buruz, eta 24 doktoretza-tesi zuzendu ditu.  Donostia International Physics Center fundazioaren burua da.

Etxenikek esan zuen, zientziak ez duela genero desberdintasunik behar. Genero desberdintasun hori desagertuko balitz, zientziak aurrerapen ederra egingo zuela esaten du.

Beste batean esan zuen, etorkizuna zientzia-teknologian dagoela eta hortaz ohartzen diren herrialdeak gorakada ederra egingo dutela. Honekin batera, Espainian azkarrak garela edo pobrezian bukatuko dugula esan zuen.

ARRAKASTAK:

Izabako fisikariari hainbat sari eta izendapen eman dizkiote egindako ikerlan eta irakaslanagatik, eta horien artean nabarmenenak dira Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiaseko Printzea Saria (1988), Euskadi Ikerketa Saria (1996), Kulturako Vianako Printzea Saria (1997), edo Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Urrezko Domina (1998) eta Donostiako hiriaren Urrezko Domina (2000).

Etxenike doktoreak Euskal Herriko Unibertsitateko Materia Kondentsatuen Fisikako katedraduna da eta arlo horretako alderdi teorikoetan ikertzaile nagusia da. Bere aurkikuntzarik garrantzitsuenak honako hauek dira: solidoen gainazalean dauden estatu elektronikoen aurreikuspen teorikoa; Halaber, ekarpen garrantzitsuak egin ditu ioi-materia arteko elkarreraginetan eta energia elektrikoen galeretan mikroskopiaren eta tunelen bidez.


Bi errealitate desberdin modu egokian uztartzen asmatu duelako izan du gure garaiko zientziak izan duen arrakasta.Batetik, errealitate fisikoa, esperimentuen bidez egiaztatzen dena; bestetik, berriz, kontzeptu eta irudien errealitate abstraktua, matematikek ematen duten barnekoherentziaren bilaketan sortua. Alde horretatik, beste hainbat aldetatik bezala, greziarra da gure garaiko zientzia. Gainera esaten zuen zientzia ez dela agortzen bere aplikazio praktikoetan, hori baino askoz gehiago dela zientzia. Berak esaten zuen . 

Fisika kuantikoa, ziur asko, XX. mendeko kontzeptu-iraultza nagusia dela. Nonahi eta edonon dagoela zihurtatzen zuen. Fisika kuantikoa ez da, beraz, horretan aditu garenoi bakarrik axola digun kontua. Erresonantzia magnetiko nuklearrari* esker, esaterako, belaunean dugun tendinitisa ikus dezakegu, lehenago pentsa ezina zen gauza. Fisika kuantikoak aukera ematen digu giza gorputzaren barrualdea ikusteko. Ez zitzaion oso erraza izan ikerketa hauek egitea. Lan ugari egin izan behar zuen hori lortzeko.

ONDORIOA:

Gauza ugari erakusten dizkigu Pedro Miguel Etxenikek. Lehenik eta behin, zientziak limiterik ez duela erakusten du. Bere ekarpenak zientziari harrigarriak izan dira arlo guztietan. Gainera, askotan pentsatzen dugu zientziarekin zerikusia duen zerbait ikasten, ez garela ezertara iritsiko, baina berak erakusten digu posiblea dela. Beste gauza bat erakusten diguna. gure lehenaldiataz ez garela ahaztu behar. Lehenaldiaren garrantzia erakusten digu. Berak esaten duen bezala, gure zientzia greziarra da eta ez dugu iragana ahaztu behar zientzian, zerbait berria ematen duen arren.


MARTA MACHOREKIN ELKARRIZKETA

  • Zailtasunak izan zenituen Espainiatik kanpo ikastera joan zinenean?

  • Tesi garaian, oso momentu kaskarra zegoen Frantzian, lehiakortasun handia baitzegoen unibertsitatean frantziarren eta espainiarren artean. Karrera hau oso maskulinizatua da eta horregatik oso lehiakorra. Oso emakume gutxi zeuden eta hainbat proiektuetan bera zen emakume bakarra. Oso emakume gutxi zeudenez, bertako gizonek bera mespretxatu zuten eta gustura ez zegoenez, Frantziatik Espainiara bueltatu zen.

  • Nola hartu zenuen Emakundek berdintasunari buruzko saria eman zizunean?

  • Negarrez hasi zen. Unibertsitateko berdintasunerako komisioak aurkeztu zuen bere lana eta irabazle atera zen. Matematikan, hau da bere lanean, intentzio eta gogo handiak jartzen ditu eta honek ere saria irabaztera eragin zion. Berak nahi zuena, emakume fisikari baten eta gizonezko fisikari baten lanak berdin baloratzea zen, emakumeari paper garrantzitsua emateko nahian. Sari hau irabazteak bere bizitzan aldaketa sakon bat suposatu zuen eta honek bere izena ezagutaraztea lortu zuen.

  • Zerk eraman zintuen Mujeres con ciencia de la Cátedra de la Cultura Científica de la Universidad del País Vasco eremu digitala sortzeak?

  • 2014. urtean sortutako proiektu bat da eta emakumearen lana matematikan eta fisikan ezagutzera eramateko. Blog hau eratzeak oso ideia ona iruditu zitzaion berriro ere emakumearen lana nagusitzen.

  • Zertan datza emakume ikertzaile eta teknologoen elkartea?

  • Matematikan eta fisikan interes berdinak dituzten emakumeak elkartzen dituen asoziazioa da eta emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna bilatzen du.

  • Nola erreakzionatu zuen zure familiak matematikak zure bokazio zirela jakitean? Zailtasunik izan zenituen zure karrera aukeratzeko garaian?

  • Oso ondo egia esanda. 4 anai arrebetatik hirugarrena da. Batek ekonomia, besteak fisika eta besteak arkitektura ikasi zuten eta Martak matematikak gustoko zituenez, karrera hori aukeratzea hoberena zela pentsatu zuen. Bera familia xume batean bizi zen eta bere gurasoek ahalegin guztiak egin zituzten beraien lau seme alabek ikas zezaten. Literatura ere asko gustatzen zaio eta honek, berak matematika azaltzeko garaian, asko laguntzen dio, eragiketak egiteko edo azaltzeko garaian erabiltzen baitu.

  • Zergatik duzu gustoko matematiken eta ikerpenen mundua?

  • Matematikek edertasun berezia dutela dio. Beste pertsonekin gustoko du lan egitea, batez ere bera baino gazteagoak direnekin. Berak dakiena eta besteengandik ikasten duena kontuan hartuta lan ederrak atera daitezkela dio. 3 tesi doktoral ezberdin egin ditu, eta hauek pertsona ezberdinekin egin ditu.

  • Proiekturen bat martxan al duzu?

  • Gaur egun matematikako ikerpena nahiko gelditua du, eta berdintasunaren hedapenaren proiektuan buru belarri dabil. Emakunde proiektuak bere bizitza zeharo aldatu du eta honek asko bidaiatzea, ezagunagoa egitea eta erronka berriak eragiten dizkio.


2, Mad. Jauregiberri Ibilbidea, Pasalekua, 20014 Donostia, Gipuzkoa
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar