— Gogoetak (Balmes - El criterio) —

                                             

                                                          IÑAKI OLASAGASTI

Testu eta bideo honetan gure etorkizunari buruz hitz egiten du. Lehenik eta behin zer den talentua azaltzen du modu oso erresan. Esaten du bakoitzak talentu desberdinak ditugula, eta bakoitzak ona dela gauza oso desberdinetan. Ahal dira pertsona batzuk talentu berdina dutenak, baino barneratzen bagara, konturatuko gara bakoitzak gauza desberdinak izango dituela talentu horren barruan, oso desberdinak izan arren. Adibidez, futbolari asko daude, hau da, talentu berbera da, baino futbolari bakoitzak ondo emango zaio gauza konkretu bat ondo egitea.

Baita, dago jendea talentu oso desberdinak dituztenak, eta biak azkarrak izan arren, haien artean ez dira piper bat ulertuko.


Bigarren zatian esaten du bakoitzak talentu batekin jaiotzen dela, eta gure bizitzan zehar, talentu hori hedatuko dugula. Baita esaten du talentu bat dela gauza bat gustuko duzuna egiten, hau da, gustuko ez duzun gauza bat egitean, zaila da gauza horretan talentua izatea, pozik ez zaudelako egiten edota esfortzua ez duzulako jartzen gauza hori egitean. Horregatik gurasoak, tutoreak edota irakasleak utzi behar diote egiten nahi duena umeari ( eremuekin ), zeren eta guraso bat bazara eta umeak ez nahi duen gauza bat behartzen diozu egitera, umeak ezin izango du nahi dudan gauza egitea, eta hor dagoen talentua galduko da. Testu zati honekin oso konforme nago, zeren ezin dizkiozu ume bati hegalak moztu, zeren hori egiten badugu ume guztiekin, gure etorkizuna librea ez da izango.


Nola jakin zer den honetan ume bat ?

Testuan esperimentu bat egiten dute oso interesgarria iruditu zaidana, esperimentua honetan datza;

Ume talde bat biltzen duzu, eta objektu oso desberdinak jartzen dizkiozu haien aurrean, orduan objektu desberdinekin jolasten dituzu, edota hor uzten dituzu eta joaten zara. Orduan ume bakoitzak objektu bat izango du begian, eta ume bakoitzak objektuetatik pasatuko da, bakoitza begiratzen. Puntu bat iritsiko da non ume bakoitzak liluratzaile geratuko da objektu horren aurrean, hor konturatzen gara ume bakoitzak zer gustuko duen, eta horren ondorioz konturatuko gara zer izan nahi duen ume hori handia izatea.

Azkenik, paragrafo azkenean gauza oso interesgarri bat kontatzen du, modu erraza esanda horrela izango zen;


Kontuz izan behar dugu bi umeak asko iruditzen badira gustuei buruz hitz egiten badugu. Zeren bi umeak gustuko ahal izan dute gauza berdina, baino lehen paragrafoan ezan dudan bezala, bi umeak talentu berdina izan arren, talentu horren barruan gauza espezifiko oso desberdinak izango dute. Zati honekin oso konforme nago testua esaten dudanarekin.


Laburbilduz, talentua orain existitzen da, eta gauza bat beti egongo dena da, bakoitza talentu desberdin batekin jaiotzen den arren, guztiok talentu bat dugu, eta ez du inporta talentu bat bestea baino garrantzitsua denik, zeren ziur nago talentu bakoitzak bere zeregina duela gure munduan.


                                                                    MANU GÓMEZ

Testu horretan eta bideotan gure etorkizunari buruz hitz egiten dute. Oso gauza garrantzitsuak dira, gure etorkizuna luzea da eta. Testu bertan esaten da txikitan ikusten dugula zertan garen trebeak eta zertan ez. Benetan garrantzitsua da testu hau irakurtzea zure etorkizuna aukeratu baino lehen. Zure barne gogoeta bat egiteko balio du, benetan zer gustatzen zaizun jakiteko.


Hasteko, zertan onak garen umeetatik jakiten dugula esaten du. Gure abileziak txikitatik jakiten ditugu. Txikitatik jakiten duguna ia beti egia izaten da. Txikitan oso inozenteak izaten gara orduan gezurrak esatea edo gauzak disimulatzea zailagoa da.


Hortaz, txikitan ikasten dugu benetan zertan garen trebeak. Testuak esaten du, trebeak garen horretan espezializatu behar dugula, horrela bakarrik ahal dugula gizakiari lagundu. Onak garen horretan ezpezializatu ez garelako daudela artea eta zientzia atzeratua. Gainera, gauza batzuetan oso onak garen arren eta hor asko destakatu arren, beste gauzetan nuluak izan gaitezela esaten du. Orduan ona garen horretan espezializatzen ez bagara, orduan nuluak garen lekura joan genezake. Eta, benetan nuluak garen leku bat gustatzen zaigu? Ez dut uste, baina igual diru gehiago ematen digu lan horrek. Orduan, hemen betiko galdera, zer ikasi beharko nuke? Diru ematen duena ala benetan gustatzen zaidana? Eta gustatzen zaidan horrek irteerak ditu? Egunero ikusten dugu telebistan, ez dakit zenbat pertsonek ez dutela lanik... Beraz beldurra sartzen digute. Gainera etxe batzuetan presio hori sartzen da non ez baduzu ikasten beraiek nahi dutena edo zerbait oso zaila lortzekoa, huts egiten diozula. Baina zuk ikastea aukeratzen duzuna, bizitza guztirako balio du, orduan, garrantzi handiko erabaki bat da. Eskolak zer ikasi beharko genukeen aukeratzen laguntzen du, eta ia beti esaten du gustokoa dugun hortara joan beharko genukeela. Baina, kasu hipotetiko bat jartzen badugu, non zuri filosofia edo matematika gustatzen zaizun, hori ikasi beharko genuke eskolaren ustez. Arazoa da, hauek irteera onik badute? Denek esaten dute 2 horiek ikasten badituzu irakasle bezala bukatuko duzula gehienez. Beraz, irakasle izatea ez baduzu gogokoa baina bai matematika edo filosofia ikastea, zer egin beharko nuke? Nire ustez ezin da jakin bide bat bestea baina hobeagoa den ala ez. Beti dago zortea, eta hori ez dago gure esku.


Laburbilduz, faktore ugari hartu behar ditugu kontuan zer ikasi pentsatu behar dugunean. Faktore guztiak elkartzen saiatu behar zara eta azkenen bide ona aukeratzeko probabilidadea handiagoa izango da. Trebetasuna eta irteerak dira gehienbat hartu behar direnak kontuan. Baina kontuan hartu behar dugu beti faktore batzuk daudela gure esku ez daudenak, zortea adibidez. Bide egokia hautatzea ez da erraza baina saiatu egin behar da.


                                                                   MARKEL ARIAS

Zure etorkizunari buruz orientatzeko testu egoki bat da. Gure jarrera eta gaitasuna desberdinak dira, gaitasunean oinarritu behar gara gure etorkizuna. Txikitatik erakusten digute talentua duten pertsonek oso trebeak direla. Baina ez da benetan egia osorik, oso trebea izan arren zerbaitetan txarrak dira, adibidez . Pertsona bakoitza gauza desberdinetan trebeak dira. Baita, dago jendea talentu oso desberdinak dituztenak, eta biak azkarrak izan harren, haien artean ez dira ulertuko.


Txikitan ikasten dugu zertan garen onak. Testuak esaten du, trebeak garen horretan espezializatu behar garela, gure benetako indarra lortzeko. Onak garen horretan espezializatu ez garelako beste ateak daude, denetariko lanak daude gaur egun. Orduan ona garen horretan espezializatzen ez bagara, orduan nuluak garen lekura joan genezake.

Ez dut uste alferrak garen lekuan ondo ibiliko garenik, baina igual diru gehiago ematen digu lan horrek eta horregatik sakrifikatu genezaken. Orduan, betiko galdera sortzen zaigu? Diru ematen duena eta ez oso gustukoa ala benetan gustatzen zaidana baina dakizula ez dizula diru asko emango edota ez dituela irteera nahikoak. Egunero ikusten dugu telebistan, jende asko ez dutela lanik. Gero beste arazo bat dago ere, zure familiaren presioa. Zure gurasoak eragin dezakete zure erabakian eta gehienetan beraiek oberena nahi dute zuretzat eta horregatik etorkizun hoberen duen aukera gomendatzen dizuete, hau da, diru gehienarekin lortzen duzun aukera. Ondo aukeratzea oso zaia da, zuk ikastea aukeratzen duzuna, bizitza guztirako balio du. Eskolak zer ikasi beharko genukeen aukeratzen laguntzen du, hau da, orientazioa egiten dugu eta beti esaten du gustokoa dugun hortara joan beharko genukeela.


Laburbilduz, nire ustez ezin da jakin bide bat bestea baina hobeagoa den ala ez. Beti dago zortea, eta hori ez dago gure esku. Gure esku dago gure gaitasunak uzten diguna egin. Ordu gehiago sartu edota akademia batera joatea etekina hobetzeko.

Beti zortea egongo da. Adibidez ikasketa asko dituen pertsona lan txarragoa izan dezake, ikasketa gutxiago dituen pertsona bat baino.

Duela urte gutxi batzuek, gure gurasoek ez zekiten zer erabaki ez zutelako guk eduki dugun orientazioa eta askok damutu egin dira baina beraientzat berandu da eta hori min handienetariko bat da.

Urte gehiago atzera bueltatzen gara gure aitonak benetan sufritu zuten beraiek ez zuten aukerarik aukeratzeko. Gehienak emigratu behar zuten beraiek ez nahi zuten lan batean egoteko, baina garai haietan bizirik irauteko sakrifikatzen ziren. Ez zuten pentsatzen bere gustoetan. Horregatik zure aiton-amonei galdetzean erantzungo dizu diru gehienarekin lortzen duzun lana egitea.

Guk benetan zorionekoak gara bizitzen dugunarekin.

Horregatik nik pentsatzen dut zorte ona dugula gazteok.


MARKEL ARIAS

                                                        JON PACHECO

Testuan etorkizunari buruz hitz egiten du, txikitatik gogor aritu behar garela gure etorkizunean lanbide on bat izateko eta gure bizitza behar den bezala izatea, hau da, osasuntsua eta ona.


Hasieran, hitz egiten du txikitatik zertan garen trebeak. Bertan esaten du onak garen gauzetan ekin egin behar dugula, gustura egoteko geure buruarekin. Gauza batzuk atzeratuak daude guk espezializatuta gaudelako ia gauza berdinetan, adibidez, artea eta zenbait zientzietan. Ia jende guztia bere etorkizunerako lanbideetan pentsatzen dutenean, bakarrik gauza bat etortzen zaizkie, eta zenbat dirua lortuko dute da.


Honekin jendea ez du pentsatzen bere lanbideetan gustura egongo diren ala ez, eta horrela gure mundua egoera txarrera joango da ez duelako aurrerakinik edukiko eta jendea xuhurra izaten hasiko da, hau da, bakarrik beraien burutaz arduratuko dira eta dirua ikusten dutenean pentsatu gabe aukera horiek aukeratuko dute beste gauzetaz pentsatu gabe. Honekin ere gure gurasoek ere sartzen dira gure etorkizunerako lanbidetan non jarduko garen erabakitzeko, eta gurasoek beti eskatzen digute lanbide batean non bere baldintzak onak izatea, diru eta eroso ikus puntutik, eta ez ustea gure ametsak utzi pasatzea, eta hau ez gertatzeko beti daude gainean gure onerako, guk horrela ikusi gabe.


Nire ustez jendea beste moduan pentsatu eta jokatu behar dute gure mundua eta zientzia, gizarte, ekonomia,... hobetzeko, bestela gauden momentu honetan biziko ginateke betirako, eta horrela mundua desagertuko egingo da ez daudelako berrikuntzarik, eta berrikuntzarik gabe ez litzateke egongo modurik berotze globala gelditzeko, eta hau guztia jende dirua ikusten dutenean beste gauza guztiak kasurik egin gabe jokatzen dutela, bere bizitzan ikasitako gauza guztiak, adibidez, pertsona eskuzabala izatea eta errespetuz jokatzea jendearekin, ahazten dituzte eta beste pertsona batean bihurtzen dira.


Eta bukatzeko eta dena laburbilduz, zer ikasterakoan pentsatu behar dugu zenbait alderditan eta kontuan hartu behar ditugu. Alderdi guztiak kontuan hartzerakoan, denak bildu behar dituzu, bide ona aukera ahal izateko, eta horrela aukera gehiago izango dituzu. Beste gauzak ere kontuan hartu behar dira, adibidez: trebetasuna eta irteerak. Baina ere beste alderdi daude baina ez gure eskuetan, eta horiekin ere kontuan izan behar ditugu, asturua adibidez. Hauek dira alderdi guztiak ikasterakoan kontuan hartu behar ditugunak, baina bide egokia aukeratzea ez da ain erreza, baina saiatu behar gara geure buruarekin bat eginez eta esfortzuarekin, jende askok egiten duen bezala, eta ez amore eman zure ikasketetan.


                                                                  KARLA BASURTO

Erlijio eta filosofiako ikasgaian Balmesen "El Criterio" textuko hirugarren kapituluari buruzko gogoeta bat egitea egokitu zaigu taldekide bakoitzari. Testuak gure etorkizuneko lanbidea nola aukeratzeko aholkuak eta pausoak eskaintzen dizkigu. Beti gure senari kasu egin behar diogula, hau da, gure bihotzak nahi duena egin behar dugula esaten digu. Barru-barrutik ateratzen zaigunari entzun eta bide hori jarraitu behar dugula ere aholkatzen digu.


Kapitulua hiru zati hauetan banatzen da: vago significado de la palabra talento, instinto que nos indica la carrera que mejor se nos adapta eta experimento para discernir el talento peculiar de cada niño. Aste batean zehar, bokazioari eta etorkizunari buruzko bideoak ikusten ere egon gara. Gai hauetan oinarrituz, nire iritzi pertsonala emango dut.


Hasiera batean, gure burua etorkizun batean irudikatzerakoan soldata egoki batekin ikusten gara. Bestalde, gustuko dugun lan batean lan egiten ari garela ere imajinatzen dugu. Hala ere, askotan, bi aukera hauek ez dira bateragarriak izaten eta bi aukeretatik zeini ematen diogun garrantzia gehien erabaki behar dugu. Erabaki hau hartzea oso garrantzitsua da nire ustez, zure bizitza osoan egin beharko duzun gauza bat izango baita, eta hemen hasten dira arazoak.


Alde batetik, badago jendea dirua irabaztea baino ez duela nahi, bere helburu dirua edukitzea da. Egunero egunero lanera joatea (gustuko izan edo ez), daukaten denbora libre gutxian bere zaletasunez eta pertsonez gozatzea eta bere bizitza guztian zehar horrela etengabe haritzen dira. Agerian denez, gure bizitzaren zati handi bat ematen dugu gure lanean eta gustuko ez baduzu, zure bizitza osa igaroko duzu dauzkazun denbora libre txiki horiei itxaronez eta ez dut uste hau egokia denik. Izan ere, bizitzan arazo asko egon daitezke eta oztopo askorekin topatuko zara. Honi lan desatsegin bat batzen badiozu, nahiko zaila izango da bakean eta lasai bizitzea.


Baina nahiz eta oztopo eta arazoekin topatu zure bizitzan zehar, gustuko lan batean bazaude asko lagundu zaitzake pozik bizitzeko. Gustuko duzun zerbaitetan egiten baduzu lan, motibatuta sentituko zara eta normalean lanera joateko edukitzen den nagia asko gutxituko da.


Eta gustuko lana lortzeko zer egin behar da?? Hemen faktore asko kontuan hartu behar dira. Zure zaletasunak zeintzuk diren, zure egoera ekonomikoa, talentua (edo bokazioa)...

Eta honi buruz hitz egiten digu Balmesen testuak, talentuari buruz. Talentua bakoitzak duen gaitasuna bezala definituko nuke nik. Pertsona bakoitza desberdinak gara, ondorioz, gauza desberdinetan trebeak gara. Nire ustez, talentu horietaz baliatu beharko ginateke gure bidea zein den jakiteko.


Batzuetan, talentu hori zein den ez daukagu guztiz argi. Kasu horretan, ez erotu eta lasai egon, pertsona batzuek azkarrago aurkitzen baitute beste batzuek baino. Hala ere; kirol, hobbie, talde... ugaritan parte hartuz, aukera gehiago izango duzu zure gaitasunak zeintzuk diren aurkitzeko. Azkenik, kontutan izan, oker aukeratu duzula konturatzen bazara, ez dela inoiz berandu aldatzeko.


                                                                   ANE FRANCISCO

Txiki txikitatik ohituta gaude zer izan behar garen entzutera. Haurrak ginenean eta parkera joaten ginenean, gurasoek beraien artean hitz egiten zuten, nire semea futbolaria izango da baloi bati elkartuta bizi delako, nire alaba musikaria beti kantatzen eta dantzatzen ari delako... Gelan galdetzen zutenean sekulako argi geneukan bakoitzak zer izan nahi zuen. Nire gelako batek toreroa izan nahi zuen zezenak gustoko zituelako, beste batek andereinoa haurrak gustoko zituelako... Nik aldiz betidanik esan dut nire ametsetako lanbidea emagina izatea zela. Nire amonak esaten duen moduan, "hija sé lo que quieras pero estudia". Amonak esaldi hori hamar bilobekin errepikatzen du behin eta berriz.


Betidanik esan digute ikasteko garaian kontutan hartu behar dugula zer nolako irteerak izango dituen lanbide horrek edo zer nolako soldata izango duzun etorkizun batean edota lan hori ez datorrela bat zure estiloarekin. Gure inguruak ezarritako galdera ohiko hauek hautsi eta benetan gustatzen zaigun hori egitea da hoberena.


Nire ustez, pertsona batek gusturago ikasten du gustuko duen zerbait, behartuta edota irteera gehiago duelako ikasten badu. Gogoak dira hitz klabea zerbait ikasteko garaian, izan ere gogorik ez badago ez da esfortzurik egongo.


Zure bihotzak eskatzen duena egin behar duzu, benetan gustuko duzuna, benetan betetzen zaituena. Alde batera utzi behar dira betiko galderak, betiko jendearen mespretxu aurpegiak... Ematen du arraroa dela ez baduzu ekonomia edota arkitektura ikasten. Ohikoak diren karrerak dira gehien baloratzen direnak, baina gogoak izatea da gakoa.


Alde batera utzi behar dira horrelako komentarioak eta zuk gustuko duzunean zentratu. Zure gustuekin bat egiten duen zerbait egon daiteke nahiz eta gradu edota karrera bat izan. Behar den bakarra konstantzia, esfortzua eta gogoak dira eta kontuan hartu behar da batez ere ziur al zauden hori ikasi nahi duzun.


Kantaria izatea nahi baduzu jarraitu zure ametsak eta hortara dedikatu. Zure ingurukoek zer esaten diotenari kasurik ez egin gomendioak ez badira, eta dituzun gogo guztiak jarri zure ametsa lortzeko. Futbolaria izatea bada zure ametsa, entrenatu gogor eta ziur lortuko duzula.


Sugan- en kanta batek esaten duen bezala "eutsi borroka bakarrari izatera heltzeko zarena zarelako". Esaldi honek esan nahi dudan guztia laburtzen du. Ez gara inoiz etsi behar, nahi duguna lortu arte. Talentua izatea ere oso garrantzitsua da. Guztiok dakigu duela hamar urte gutxi gora behera talent show-ek sekulako arrakasta izaten hasi zirela eta honek jendea bere ametsak lortzera eta betetzera ekarri du.


Amaitzeko, badakigu jendeak duela mende bat ez zuela nahi zuena ikasten, inposatzen zitzaiena baizik. Jakin behar dugu gaur egun milaka aukera ezberdin daudela, eta izan behar dugun bakarra nahi duguna egiteko gogoak direla. Ez dugu kontuan hartu behar besteek zer esaten dioten guk aukeratu dugunari, eta are gutxiago zer ikasi behar dugun esaten digutenei.


Orain, zuen etorkizuna argi izateko, galdetegi bat prestatu dugu 

2, Mad. Jauregiberri Ibilbidea, Pasalekua, 20014 Donostia, Gipuzkoa
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar