— ZIENTZIETAKO GRADUAK —

Aukera ezazu gustoko duzun gradua !!

Zientziak gustuko badituzu, hemen aurkituko duzun informazioa oso baliagarria izan dakizuke. Euskal Herriko unibertsitate bateko (UPVko) hainbat datu aurkituko dituzu.


ERIZAINTZAKO GRADUA:

Praktikak gradu honetan garrantzitsuenetarikoak dira, gradauraen %40a baitira.

  • 4 ikasturte

  • 1. matrikula 19,84€

  • Irteera profesionalak

    • Ospitale publikoak eta pribatuak.

    • Lehen arretako eta arreta espezializatuko zentroak

    • Ospitalez kanpoko larrialdi zerbitzuak.

    • Zentro sozio-sanitarioak.

    • Osasun mentaleko zerbitzuak, eskola osasunekoak, laneko osasunekoak...

    • Irakaskuntza- eta ikerketa-zentroak.

    • Erizaintza-zerbitzuen antolakuntza eta kudeaketa.

    • Autoenplegua.

ARABA (Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola)

  • Media: 10,918

  • Plaza kopurua: 165

BIZKAIA (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea)

  • Media: 11,075

  • Plaza koporua 120

GIPUZKOA (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Gipuzkoako Atala)

  • Media: 10,880

  • Plaza kopurua 80


FARMAZIAKO GRADUA (Araba, Farmazia Fakultatea)


Gradu hau ere praktikoa da, graduaren ehuneko laurdena praktikak dira. Farmazia bulegoetan eta ospitaletako farmazia zerbitzuetan egiten dira.

  • 5 ikasturte

  • Media 9,589

  • 1. matrikula 19,84€

  • Plaza kopurua 140

  • Irteera profesionalak:

    • Farmazia bulegoak: medikamenduak produzitzea, kontserbatzea eta ematea; osasun arloko hezkuntza eta promozioa

    • Ospitale prestakuntzako espezialitateak (BAFE)

    • Farmazia eta kimika industria: medikamenduen diseinua, produkzioa eta analisia

    • Analisi laborategiak

    • Banaketa farmazeutikoa

    • Kudeaketa osasun administrazioan

    • Irakaskuntza eta ikerketa

FISIOTERAPIAKO GRADUA (Bizkaia, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea)


Osasun diziplina bat da, eragile fisikoak aplikatzeko metodoen multzo bat erabiltzen duena defizit pertsonala duten pertsonak sendatzeko, prebenitzeko, osatzeko eta egokitzeko asmoz.

  • Media 11,302

  • 1. matrikula 19,84€

  • Plaza kopurua: 60

  • 4 ikasturte

  • Irteera profesionalak:

    • Osasun zentro eta ospitaletan.

    • Ikastetxeetan, psikomotrizitate nahasmenduak dituzten haurrekin.

    • Kirol klub eta zentroetan.

    • Gerontologia zentroetan.

    • Zentro sozio-sanitarioetan.

    • Fisioterapiako kabinete pribatuetan.

    • Lan osasuneko zentroetan.

    • Irakaskuntzan eta ikerketan.

GIZA NUTRIZIOKO ETA DIETETIKAKO GRADUA (Araba, Farmazia Fakultatea)

Ikerketa funtsezkoa da. Pertsona osasuntsuei edo patologiaren bat daukatenei orientazioa eman diezaiokezue menuen diseinuan edo elikadura programen kudeaketan. Nahitaezko kanpoko praktikak egin behar dira zentro publikoetan edo enpresa eta erakunde pribatuetan.

  • Media 9,373

  • 1. matrikula 19,84€

  • Plaza kopurua: 60

  • 4 ikasturte

  • Irteera profesionalak:

    • Nutrizio klinikoa eta nutrizio aholkularitza

    • Nutrizio hezkuntza

    • Taldeentzako sukaldaritza: ikastetxeak, ospitaleak, egoitzak, hotelak, jatetxeak, etab.

    • Elikagaien industria

    • Elikadura segurtasuna

    • Kirol nutrizioa

    • Osasun publikoa

    • Irakaskuntza eta Ikerketa

MEDIKUNTZAKO GRADUA (Bizkaia, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea)

Bizitza, osasuna, gaixotasunak eta heriotza ikertzen ditu, eta prebentzioa, diagnostikoak eta tratamenduak ematen ditu, pertsonen osasunaeta bizi kalitatea hobetzeko.

  • 6 ikasturte

  • 1. matrikula 19,84€

  • Plaza kopurua: 325

  • Media: 12,332

  • Irteera profesionalak:

    • Ospitaleetan, osasun zentroetan, anbulatorioetan, kliniketan, geriatrikoetan, eta abar, publikoak nahiz pribatuak izan.

    • Epaitegietan, auzitegi mediku edo psikiatra gisa.

    • Enpresetan, mutualitateetan eta aseguru konpainietan.

    • Kirol arloan.

    • Auzitegi medikuntzan.

    • Ikerketan.

    • Nazioarteko lankidetzan.

    • Aholkularitza medikoan.

    • Osasun administrazioan.


ODONTOLOGIAKO GRADUA (Bizkaia, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea)

Historia kliniko oso bat, odontologiako diagnostiko bat eta nola diseinatzen eta aplikatzen den terapia egoki bat ikasten da. Helduen eta haurren ahoko gaixotasunak prebenitzen eta aho-hortzetako osasuna bultzatzen ikasten da.

  • 5 ikasturte

  • 1. matrikula 19,84€

  • Plaza kopuru: 35

  • 11,810

  • Irteera profesionalak:

  • Osasun publikoan eta pribatuan

  • Irakaskuntzan

  • Ikerketan

PSIKOLOGIAKO GRADUA (Gipuzkoa, Psikologia Fakultatea)

Egungo gizartea etengabe ari da aldatzen, oso bizkor gainera, eta egoera berriak sortzen dira, eragile berriekin eta arazo mota desberdinekin. Psikologiak erantzuna ematen die eskaera hauei eta aurre egiten die erronka zoragarriei.

  • 4 ikasturte

  • 1. matrikula 19,19€

  • Plaza kopurua: 250

  • Media: 9,257

  • Irteera profesionalak:

  • Larrialdien kudeaketa

  • Epaitegi eta auzitegietako lana

  • Bizi kalitatea hobetzeko zerbitzuak, kultura zerbitzuak eta aisialdi zerbitzuak

  • Aholkularitza bullying eta cyberbulling kasuetan

  • Kirolaren psikologia, besteak beste, futbol taldeei aplikatua

  • Nazioarteko lankidetza programen diseinua

  • Aholkularitza lantalde kolaboratiboetan

Erizaintzako ikasgaiak:

Farmaziako ikasgaiak: 

Fisioterapiako ikasgaiak:

Dieta eta nutrizioko ikasgaiak:

Medikuntzako ikasgaiak:

Odontologiako ikasgaiak:

Psikologiako ikasgaiak:

— HIESA—

Hartutako Immuno-Eskasiaren Sindromeari deritzo. Hiesa GIB birusak eragindako infekzioaren egoera aurreratu bat da, immunitate sisteman kalte progresiboak probokatzen dituena. Hiesak, GIB kontzentrazioa handitzen du eta C4 zelulak gutxitzen ditu. C4 zelulak gorputzeko sistema defentsa natural batzuk dira patologia, infekzio eta gaixotasunei aurre egiten dietena. Beraz, zelula hauek galtzen badira, gaixotasun asko hartzeko arrisku handia dago.

GIBa hiru bidetatik transmiti daiteke: sexu bidez, odolaren bidez eta amak haurrei transmiti diezaieke. Odolean, fluido baginaletan, semenean eta amaren esnekian baitago GIBa.

  • Sexu bidez: koitoaren bidez(ahokoa, uzkikoa edo ahokoa).

  • Odolaren bidez: edozein tresna ebakitzaile partekatzen denean edota zauri baten bidez odola partekatzerakoan.

  • Amak haurrei: GIBa duen ama batek haur bat izaterakoan, %30eko aukerak ditu umea GIBa edukitzeko.


Terapia orokorra antirretrobirala da eta medikamentu batzuk hartzeri deritzo gaixotasunari aurre egiteko.


Hainbat profesionalek lagundu zaitzakete HIESAk sortzen dizkizun sintomak eta kalteak gutxitzeko. Sendatu ez, oraindik ez baitago soluziorik edo tratamendurik gaixotasun hau sendatzeko.


 MEDIKUA 

Tratamendu hau preskribatzen duen medikuak gaixoari segimendu bat egin behar dio bigarren mailako efektuak baloratzeko. Hiru aldiz hilabetero, odol analisi bat egin behar zaie CD4 zenbaketa eta GIB-aren karga birala neurtzeko. Azterketa fisiko bat egiten dute faktore hauek aztertzeko:

  • Gongoil linfatikoak inflamatuak

  • Azalean edo ahoan lesioak

  • Nerbio sisteman arazoak

  • Biriketan soinu arraroak

  • Sabeleko organoen inflamazioa

BIOKIMIKARIA

Orain biokimikariak daude HIESAren kontrako txerto eraginkor bat zein izango litzetekeen bilatzen. Makromolekula biologikoekin egiten dute lan, adibidez, proteina desberdinak konbinatuz informazio genetikoa aktibatu eta desaktibatzen saiatzen dira.


ERIZAINA


Eriziainek batez ere egiten dutena honako hau da:

  • Pazientearekin lehenengo kontsulta antolatzen dute.

  • Elkarrizketa motibagarriak egiten dituzte.

  • Kontsulta urgenteak egiten dituzte.

Beraz, azkenean, erizaina pazientearekin kontaktu gehien duen pertsona da. Ekipo medikoaren eta gaixoaren arteko lotura baita.


FISIOTERAPEUTA

Gaixoen bizi kalitatea hobetzen dute. Sustatu, orientatu, preskribitu eta administratu egiten diete gaixoari zer ariketa fisiko egin behar duen bere egoera fisikoa mantentzeko. Fisioterapeutak beharrezkoak dira mugimendua gutxitzen duten gaixotasunetan eta HIESA horietako bat da. Errehabilitazio zerbitzuak ematen dituzte.


FARMAZEUTIKOA

Farmazeutiko Kontseilu Nagusiak 25 urte baino gehiago daramazki osasun-administrazioekin elkarlanean, GIB infekzioaren prebentzioan laguntzeko farmazeutikoek behar dituzten bitarteko guztiak eskura ditzaten. Helburu honekin, hainbat ekimen garatu dira. Farmazeutikoek honako gauzak egiten dituzte laguntzeko:

  • Gaixotasunari buruzko informazioa, batez ere prebentzio-metodoetan.

  • Tratamenduen erabilera arrazionala: farmakoterapiaren jarraipena.

  • Droga-erabiltzaileekin prebentzio eta laguntza lanetan parte hartze aktiboa.

  • Medikuekin lankidetza, erreferentzia.


NUTRIZIONISTA

Nutrizio egoki batek osasunegokia izaten laguntzen du eta sistema immunitarioa ere laguntzen du. GIB duten pertsonei konkretuki, hartzen dituzten medikamenduak xurgatzen laguntzen die.

Hartzen dituzten medikamentu horiei esker, gaixotasun hau duten pertsonak gehiago bizi daitezke, baina lehen esan bezala, bigarren mailako efektuak dituzte. Bigarren efektu horiek zerikusi handia dute nutrizioarekin. Hauek izan daitezke efektu batzuk:

  • Zailtasunak jaterakoan eta irensterakoan.

  • Pisu aldaketa (loditu edo argaldu)

  • Jateko gogorik ez izatea

  • Goragaleak edo beherakoak izatea

Hau guztia kontrolatzeko, nutrizionistak behar dira. Zer nolako janari mota hartu behar duzun esaten dizute. Normalean nahiko dieta normal bat gomendatzen dute.

  • 5 elikagai taldeetako elikagaiak jan: fruta, barazkiak, proteinak, esnekiak...

  • Elikagai kopuru egoki bat hartu pisua egoki bat mantentzeko (ez gehiegi ez gutxiegi)

  • Lipido saturatu gutxi dituzten elikagaiak jan

Hala ere, zehatzago azalduko dugu orain.


— HIESA eta DIETA —

  • Arroza, pasta, zerealak, ogia eta patata (4-6 errazio egunero):  E ematen dute eta egunero hartu behar dituzte.
  • Fruta eta barazkiak (5 errazio egunero): bitamina, fibra eta mineralak ematen dituzte. Sistema immunitarioa indartzen dute, horregatik, nahitaezkoak dira HIESA duten pertsonek izan dezaketen infekzioen aurka egiteko.
  • Esnekiak (2-4 errazio egunero): Ca eta proteina iturriak dira.
  • Arraina,, arrautza, lekaleak: egunero jatea gomdendatzen da eta proteinak ematen dituzte. Sistema immunitarioa eta muskuluak indartzen dituzte. 
  • Gantzak dituen haragia (enbutidoa): kantitate gutxian jan behar dira. 
  • Gantzak(margarina, gurina) eta azukreak: elikagaiei zapore goxoa ematen diete beraz gaixoei ez zaie hainbeste kostatzen jatea jateko gogorik ez dutenean. Hala ere, gehigarri bezala hartu behar dira elikagai mota hauek eta ezin ditu beste elikagai batzuk ordezkatu.  
2, Mad. Jauregiberri Ibilbidea, Pasalekua, 20014 Donostia, Gipuzkoa
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar